Gizartea -
Ekainaren 3tik desagertua
Soleko kanpaldian zegoen neska bat desagertu dela salatu dute
Desagertutakoaren senideek "Lara del Cura desaparecida" profila sortu dute Facebooken. Desagertu aurretik, kanpaldian zegoen Jose 'malaguita' izeneko 32 urteko gizon batekin ikusi zuten.
Erredakzioa
Lara del Cura Bilbao 18 urteko madrildarraren senideek joan den ekainaren 3an, Soleko kanpaldian gizon bat ezagutu ostean, Lara desagertu egin zela salatu dute. Poliziak adierazi duenez, desagertutakoaren aitak joan den ekainaren 6ean salatu zuen alabaren desagerpena, Madrileko polizia-etxe batean.
Poliziak esan duenez, desagertutakoaren gurasoek hiru egun zeramatzaten alaba non zegoen jakin gabe eta 15-M mugimenduaren aldeko Soleko kanpaldian ezagutu zuen gizon batekin Madriletik ihes egin zuela pentsatzen hasi ziren.
Suminduen bozeramaile batek adierazi duenaren arabera, joan den asteburuan, Lararen senideek Soleko kanpaldiko asanbladan parte hartu zuten eta alaba desagertuta zegoela adierazi zuten. Gainera, bertan zeudenei alabari edo berarekin zegoen gizonari buruzko informaziorik bazuten jakinarazteko eskatu zieten.
Hori dela eta, mugimenduak desagerpenaren berri eman zuen Twitterren, baina ezin du gaztea Soleko kanpaldian egon dela ziurtatu, ezta senideek aipatu duten beste gizonezkoa bertan izan zela esan ere.
Desagertutakoaren senideek "Lara del Cura desaparecida" profila sortu dute Facebooken. Desagertu aurretik, kanpaldian zegoen Jose malaguita izeneko 32 urteko gizon batekin ikusi zuten.