Gizartea -
Gorenaren epaia
'Haurdun egoteagatik lanean edozein kalte jasotzea diskriminazioa da'
Auzitegi Gorenak Sevillako klinika bat kondenatu du, diskriminazioa egin duelakoan, haurdun zegoen kirurgialari bere lanpostutik kendu zuelako.
Erredakzioa
12.000 euroko isuna jarri dio Auzitegi Gorenak Sevillako klinika bati, haurdun zegoen kirurgialari bat bere lanpostutak kendu ostean. Gorenaren epaiak dioenez, klinikak sexuagatik diskriminatu zuen emakumea.
Gorenaren Lan Arloko Salak ezarri duenez, haurdun egoteagatik lanean izandako edozein kalte diskriminazioa da, sexuagatik egindako bereizketa delako.
Amatasun baja amaitu ostean, lanera itzuli zen medikua eta klinikaren jabea baldintza berriak ezartzen saiatu zen. Emakumeak kontra egin zion eta gauzak horrela, bere nagusiaren aurkako salaketa jarri zuen. Sevillako Lehen Auzialdiako Epaitegi batek emakumearen alde egin zuen eta ondorioz, 12.000 euroko kalteordaina eman zion.
Ondoren, nagusiak epai honen aurkako helegitea jarri zuen baina azkenean, Auzitegi Gorenak Sevillako Epaitegiaren erabakia berretsi zuen.