Gizartea -
Gasteizen
Innovatour 2011: Sare sozialek euskal turismoa bereganatu dute
Pilar Zorrilla Eusko Jaularitzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak Gasteizeko kongresua inauguratu du. Datozen egunetan, turismoaren berrikuntzak eta teknologiak beriak izango dituzte hizpide.
Erredakzioa
Innovatour 2011 inauguratu du Gasteizen astearte honetan Pilar Zorrilla Eusko Jaularitzako Turismo eta Merkataritza sailburuordeak. Aurtengo edizioan sare sozialei eskainiko zaie arreta berezia, eta bereziki sare sozialak bidaiaren une guztietan -bidaiaren aurretik, bidaian zehar eta bidaia egin ondoren- betetzen ari diren zereginari, nola turistaren ikuspegitik hala helmugen eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresen ikuspegitik.
Sailburuordeak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak turismo "jasangarri, berritzaile eta teknologikoki aurreratuaren aldeko apustua" egingo du. Zorrillaren ustez, "berrikuntza turismora heldu da teknologi berriei esker, hauek beste bidaiarien esperientziak ezagutzeko aukera ematen dutelako. Teknologia berriek "establezimendu txikiei batez ere, merkatu zabalago batera heltzeko laguntzen dute", azpimarratu Zorrillak.
Datozen egunetako mahai-inguruetan turismoaren inguruko hainbat gai aztertuko dituzte. Gainera, gastronomia-marketinean espezializatutako enpresa batek hartuko du parte, bere esperientziaren berri emateko. Halaber, Bilboko Etxanobe jatetxeak kasu praktiko bat aurkeztuko du.