Gizartea -
Gertakaria
Bost pertsona hil dira Andorran, helikoptero bat lurrera erorita
Gainera, seigarren lagun bat larri zauritu da. Ezbeharra 10:30 inguruan jazo da.
Erredakzioa
Sei lagun zeramatzan helikoptero bat erori da Andorran eta bost lagun hil dira; seigarren pertsona bat larri zaurituta dago. Ezbeharra Canillo herrian dagoen aterbe batetik gertu jazo da, 10:30 inguruan.
Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, zauritutako laguna Bartzelonako ospitale batera eraman dute helikopteroz.
Istripua nola gertatu den ez dute argitzerik izan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea