Gizartea -

Gertakaria

Emakume gazte baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean

30 urteko neska baten gorpua da, herritar batek ikusi du goizean Zorrozaurre inguruan. Ertzaintzaren arabera ez du indarkeria zantzurik, baina gertakaria ikertzen ari dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume gazte baten gorpua aurkitu dute goizean Bilboko itsasadarrean, Zorrozaurre inguruan.

Herrizaingo Saileko iturrien arabera, gorpuak 30 urteko neska gazte batena dirudi eta ez zeraman inolako agiririk gainean.

Emakumearen senideek gorpua identifikatu dute arratsaldean, Ertzaintzak jakitera eman duenez. Emakumeak 30 urte zituen eta Bilbon bizi zen.

Goizeko bederatziak aldera herritar batek gorpua ikusi eta abisua eman du, eta Bilboko suhiltzaileek atera dute hilotza uretatik.

Orain gertaera ikertzen ari da, baina Ertzaintzaren arabera gorpuak ez du indarkeria zantzurik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea