Gizartea -

Istripua

Motor gidari bat hil da, Boluetan auto batekin aurrez aurre talka eginda

Istripua atzo jazo zen, 15:00ak aldera. Larrialdietako zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauritua, larri, eta bertan hil da.

Istripua izan duten ibilgailuak. Argazkia: @ikersalgadoser1
Istripua izan duten ibilgailuak
Istripua izan duten ibilgailuak. Argazkia: @ikersalgadoser1

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motor gidari bat hil da asteazken honetan, atzo Bilboko Bolueta auzoan auto batekin aurrez aurre talka egin ostean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Istripua 15:00ak aldera jazo zen, Boluetako biribilgunetik gertu, Miraflores Etorbidean. Ordu horretan, auto batek aurrez aurre egin zuen talka motorrarekin, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.

Larrialdietarako zerbitzuek Gurutzetako Ospitalera eraman zuten zauritua, larri, eta bertan hil da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea Errepideko istripuen biktimak