Gizartea -
ERASOA
Sei adin txikiko inputatu dituzte, Antsoaingo festetan izandako borroka bategatik
Hiru pertsona ospitalean artatu behar izan zituzten. Inputatuak Iruñeko 15 eta 17 urte arteko bost gaztetxo eta Berrioplanoko 17 urteko bat dira.
EITB.EUS
Nafarroako Foruzaingoak sei adin txikiko inputatu ditu Antsoaingo hainbat bizilaguni lesioak eragitea leporatuta. Herriko festetako azken egunean borroka jendetsua izan zen, antza denez, eta istilu horiekin lotuta inputatu dituzte.
Erasoan nahastutako hiru pertsona Nafarroako Ospitalean artatu behar izan zituzten zauriengatik.
Borrokaren ostean, zazpi pertsonak lesioak eta mehatxuak salatu zituzten eta Foruzaingoak ikerketa hasi zuen. Gertatuaren inguruko ikerketan Antsoaingo Udaltzaingoak ere parte hartu du.
Ikerketan ondorioz, bost adin txikiko auzipetu dituzte. Iruñeko bost gaztetxori (15 urteko biri, 16 urteko bati eta 17 urteko beste biri) bost lesio delitu, bi mehatxu delitu eta lesiorik gabeko tratu txar delitu bat leporatzen dizkiete. Berrioplanoko 17 urteko gazte bat ere inputatuta dago. Azken honek aurrekariak ditu ebasketagatik.