Gizartea -

Nafarroan

Bi lagun zauritu dira Casa Faustina jatetxean piztu den sutean

Sua goizeko 10:30etan hasi da. Eraikinaren barruan bi lagun egon dira eta erredura txikiak izan dituzte. Horrez gain, kea arnastu dute. Bertara joan diren erizainek hartu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun zauritu dira gaur goizean Casa Faustina jatetxean, Barindanon (Nafarroa) izan den sutean. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, bi pertsona horiek zauri arinak izan dituzte.

Sua goizeko 10:30etan hasi da. Eraikinaren barruan bi lagun egon dira eta erredura txikiak izan dituzte. Horrez gain, kea arnastu dute. Bertara joan diren erizainek hartu dituzte.

Lizarra eta Altsasuko suhiltzaileek sua amatatu dute. Antza, sua eraikineko bigarren solairuan hasi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea