Gizartea -
Gertakaria
Sutea piztu da Donostiako Basozabal bideko baserri batean
Suhiltzaileek sutearen nondik norakoak aztertzen ari dira. Dirudienez, garai batean jatetxea zen eraikina da baserria. Sutean ez da inor zauritu, une horretan ez baitzegoen inor barruan.
Erredakzioa
Sute batek kalteak eragin ditu Donostiako baserri bateko estalkian eta jangela bezala erabiltzen zuten gelan, suhiltzaileek jakinarazi dutenez. Garai batean jatetxea izan zen eraikin hori.
Sutea jasan duen baserriak Oiaola izena dauka eta Goiaztxikin, Basozabalen dago.
Sutea 15.00 aldera piztu da, eta ezbeharraren nondik norakoak ikertzen ari dira. Sutea piztu den unean ez zegoen inor baserrian eta ez da inor kaltetu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea