Gizartea -

OBRAK

Etenaldiak izango dira N-1 errepidean, Etzegaraten, gaurtik ostegunera arte

Txandaka itxiko dituzte erreiak eta bidea ez dute inoiz itxiko, baina bertatik ibiltzen den ibilgailu kopurua kontuan izanda, ilarak sor daitezke tarteka.

Etzegarateko errepidearen ETBren artxiboko irudia.
Etzegarateko errepidearen artxiboko irudia
Etzegarateko errepidearen ETBren artxiboko irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidegi Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak jakitera eman duenez, erreiak txandaka moztuko dituzte N-1 errepidean, Etzegaraten, gaurtik ostegunera arte, obrak direla eta.

Bidea ez dute erabat itxiko, txandaka itxiko baitituzte erreiak. Astelehenean hasiko dira mozketak, 08:00etan, eta ostegunean bukatuko dira, ordu berean.

Lan hauek bukatutakoan, amaitutzat emango dituzte 'gatzaren bihurgunean' egiten aritu diren hobetze lanak. N-1 errepidearen 408 kilometroan hasi, eta Nafarroako mugara arteko tartea berritu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril-Irun errepidea