Gizartea -
Gertaera
Donostiako taberna bateko bi langile zauritu dira, sute batean
Bart gertatu da, 23:15 aldera, Donostiako Fermin Calbeton kalean, eta bietako bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.
Agentziak | Erredakzioa
49 urteko emakume eta gizon bat zauritu dira Donostian, Alde Zaharrean duten taberna desinfektatzeko erabiltzen ari ziren aerosolak deflagrazio txiki bat eragin duenean, Gipuzkoako suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Bart gertatu da, 23:15 aldera, Donostiako Fermin Calbeton kalean.
Emakumea Donostia Ospitalera eraman behar izan dute, besoan erredura arinak baitzituen. Gizona, berriz, bertan artatu dute.
Taberna jendearentzat itxita zegoen, eta, barruan, bi langileak zeuden bakarrik, horrelako establezimenduek aldizka egin behar izaten duten desinfekzio lanak egiten.
Tabernako "bero-guneren baten" eraginez, une horretan erabiltzen ari ziren aerosolak deflagrazio txiki bat eragin du, baina ez du kalte handirik eragin, Gipuzkoako suhiltzaileek azaldu dutenez.