Gizartea -
Malagan
Suediar bat hil eta beste bat zauritzeagatik atxilotuta, Fuengirolan
03:30ak aldera, ustezko erasotzailea bosgarren pisuko logelan sartu zen gazteei sexu erasoa egiteko asmoarekin. Ondorioz, borrokan egin zuten.
Erredakzioa
Poliziak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du bart 19 urteko emakumezko suediarra hil eta adin bereko beste bati zauriak eragiteagatik. Bi biktimak Fuengirolako ostatu batean zeuden ikasturte amaierako jaiaren ospakizuna zela eta.
Gertaera 03:30ak aldera izan da, El Cid izeneko ostatuan. Gobernuko azpiordezkaritzak komunikatu batean zabaldutakoaren arabera, ustezko erasotzailea, Marokoar jatorriko A.B., bosgarren solairuko logela batean sartu eta bertan zeuden bi gazteei sexu erasoa egiten saiatu da, eurekin borroka eginez.
Erasotzaileak aizto bat zeraman, eta hildakoari zauri larriak egin zizkion, lepoan ebakia tartean.
Gainera, 19 urteko beste emakumezko bati zauriak egin zizkion eskuetan eta lepoan. Biktimak logelatik alde egin zuen laguntza eskatuz.
Ustezko erasotzaileak ere ebakiak zeuzkan eskuetan eta ostatuko harreragileak geldiarazi ostatuan lotan zegoen praktiketako Polizia Nazional baten laguntzaz.
Zauritua Marbellako ospitalera eraman zuten eta, artatu ostean, alta eman zioten. Atxilotua, berriz, polizia-etxera eraman zuten.