Gizartea -

Bizkaia

Adineko emakume bat erreskatatu dute Getxoko itsasadarrean

Gurutzetako ospitalera eraman dute eta bere egoera larria da. Gertakaria Tomas Olabarri kaian jazo da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adineko emakume bat erreskatatu dute Getxoko itsasadarrean arratsaldeko lehen orduan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Gertakaria Tomas Olabarri kaiaren inguruan jazo da, 13:30 inguruan.

Emakume bat ur gainean zegoela ikusita, larrialdi zerbitzuak ohartarazi dituzte. Kaian bertan suspertu dute, eta, handik, Gurutzetako ospitalera eraman dute. Larri dago.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurutzetako ospitalea