Gizartea -

Bizkaia

Sute handi bat piztu da Abantoko asfaltozko geruza enpresa batean

Antza, bakarrik kiskali dira pilatutako asfaltozko geruzak. Teknikarien arabera ez dago inolako arriskurik, materiala oso toxikoa den arren.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sute ikaragarri bat piztu da gaur, igandea, goizaldean, Abantoko (Bizkaia) Campillo industrialdean dagoen enpresa batean. Asfaltozko geruza asko zegoen bilduta bertan, Ertzaintzak zabaldu duenez.

Bertara, larrialdietako eta ingurumen teknikariak ez ezik, suhiltzaileak ere hurbildu dira, materiala erre ondoren ke toxikoa sor baitzitekeen. Azkenik, arriskurik ez dagoela adierazi dute.

Sutea 04:30ean hasi da, ezagutzen ez diren arrazoiak zirela medio, eta bakarrik erre ditu asfaltozko geruzak, beste inolako kalterik eragin gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea