Gizartea -

Protesta eguna

15-Mkoek kaleetara aterako dituzte protestak gaur Espainia osoan

Bilbon, manifestazioa 18:00etan hasiko da Jesusen Bihotzean. Donostian, Gasteizen eta Iruñean, aldiz, 19:00etarako deituta daude.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

15-M mugimendua Espainiako hiri nagusietako kaleetara aterako da gaur bankuen eta gobernuen kontrako gaitzespena eta euroaren itunaren aurkako jarrera agertzeko. Asmoa, protesta baketsua egitea da, inolako istilurik gabe.

Hedabideetara bidalitako komunikatuan, manifestazio horien bitartez, bankuek eta gobernuek "adostutako neurriekin eta murrizketekin ados ez daudela adierazi nahi dute.

Bilbon, manifestazioa 18:00etan hasi eta Jesusen Bihotzetik aterako da, Arriagan bukatu Moyuatik, Plaza Biribilatik eta udaletxetik pasa ondoren.

Donostian, Gasteizen eta Iruñean, aldiz, protestak 19:00etan hasido dora. Gipuzkoako hiriburuan Boulevarrean elkartuko dira, Gasteizen Andra Mari Zuriaren enparantzan eta Iruñean Gaztelu Plaza.

Antzeko protestak deitu dituzte Espainiako hiri nagusietan. Manifestazioak arratsaldean egingo dituzte "murrizketa sozial gehiagorik, ez", "ustelkeriarik ez" eta "ez gara politikarien eta bankarien merkantzia" lelopetan.

Madrilen sei manifestazio goizean abiatu dira, leku ezberdinetatik, eta 14:00ak aldera Neptuno Plazan batuko dira. Bertan polizia ugari izango dira kontrol eta prebentzio lanetan.

Protesta baketsuak

Antolatzaileek azpimarratu dutenez, protesta jendetsuak espero dituzte, baina bake giroan, eta istiluak saihesten saiatuko dira.

Alfredo Perez Rubalcaba lehen presidenteordea eta Barne ministroak ostiralean adierazitakoaren arabera, protestak baktesuak badira, Polizia zuhurtziaz arituko da, baina "norbaitek gauzak era okerrean egin bahi baditu", irmotasuna agertuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea