Gizartea -
Gertakaria
Sute batek Gesalaga elikagaien enpresa suntsitu du Zarautzen
Suak inguruko beste hamabi enpresa kaltetu ditu, baina, zorionez, ez da zauriturik izan.
Erredakzioa
Aurrez prestatutako elikagaien enpresa bat (Gesalaga) erabat suntsitu du sute batek Zarautzen. Sua bart piztu zen, 20:00ak aldera, eta 23:00etarako kontrolpean zegoen.
Alabaina, suhiltzaile-talde batek gau guztia bertan igaro du, suak berriro indarra hartzea ekiditeko.
Sutearen ondorioz ez da inor zauritu, baina inguruko beste hamabi enpresetan kalteak izan dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea