Gizartea -

SUTEA

Lau pertsona erietxera eraman dituzte Donostian, sute batean kea arnastuta

Sutea goizeko lehen orduan izan da Bidebieta auzoan, Donostia eta Pasaia arteko mugan. Lehen ikerketen arabera, egongelan piztu da.

Donostia, gaur. Argazkia: EiTB.
Donostia, gaur. Argazkia: EiTB.
Zortzi pertsona artatu behar izan dituzte Donostian, kea arnastuta, sute batengatik

0:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da Donostiako Azkuene kaleko etxebizitza batean, eta zortzi pertsona zauritu dira, kea arnasteagatik. Horietako lau, tokian bertan artatu dituzte, eta beste laurak Donostiako Ospitalera eraman dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:00ak inguruan piztu da sua, sei solairuko eraikin bateko bosgarrenean.

Lehen ikerketen arabera, egongelan piztu da sua.

Itzaltze lanetan aritu diren suhiltzaileetako batek azaldu duenez, eraikinaren erdiko patioak tximiniarena egin du, eta sua berehala zabaldu da. Hainbat etxebizitzetako leihoetako kristalak apurtu egin dira eta teilatuko argi-zuloa ere txikitu egin da, sugarrak modu ikusgarrian eraikinaren gainalderaino zabalduz.

23 familia bizi dira eraikinean, eta horietako asko suhiltzaileen eskaileren bidez atera dituzte kanpora.

Sua piztu den etxea eta haren goikoa erabat kiskalita geratu dira.

Suhiltzaileek 08:15erako sua kontrolpean zuten arren, goiz guztian babes hesia jarrita egon da auzoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gaurko albisteak Gipuzkoa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza albisteak