Gizartea -

Gertakaria

Zortzi urteko neskatoa hil da Palman, tratu txarren ondorioz

Umearen ama eta haren bikotekidea atxilotu ditu Poliziak. Haurra larunbatean eraman zuten ospitalera,garezurreko traumatismoarekin, eta bertan hil zen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zortzi urteko neskatoa hil zen atzo Palman (Mallorca), ustez amak eta haren bikotekideak jipoia emanda. Poliziak biak atxilotu zituen eta gaur arratsaldean edo bihar eramango dituzte epailearen aurrera.

Gertakariak larunbat arratsaldean jazo ziren. Ume bat artatzeko anbulantzia bat deitu zuten. Alaba sofatik erori zela adierazi zien amak larrialdi zerbitzuetako langileei, baina azken horiek zalantzan jarri zuten bertsio hori eta Polizia ohartarazi zuten, umeak tratu txarrak jasan zituelakoan. Poliziak bizilagunak, ama eta haren bikotekidea galdekatu zituen eta larunbat gauean atxiloketak egitea erabaki zuen. Tratu txarrak aspalditik pairatzen zituela ez dute baztertu. Neskatoak garezurreko traumatismoa zuen, zainketa intentsiboetako unitatean artatu zuten, baina igande arratsaldean hil egin zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea