Gizartea -
Trafiko istripua
17 urteko motor gidari bat hil da Urruñan, istripu baten ondorioz
Ezbeharra atzo jazo zen, Urruñako D810 errepidean, Donibane Lohizunerako bidean. Gazteak bi gurpildun ibilgailuaren kontrola galdu zuen eta kamioi batekin talka egin zuen aurrez aurre.
Euskadi Irratia | Erredakzioa
Ziburuko 17 urteko motor gidari bat hil zen atzo, igandea, Urruñako D810 errepidean, Donibane Lohizunerako bidean, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Istripua 12:20 aldera jazo zen, E. Leclerc merkataritza-guneko biribilgunetik gertu. Gazteak bi gurpildun ibilgailuaren kontrola galdu zuen, errepidea bustita zegoela, eta kamioi batekin talka egin zuen aurrez aurre.
Bertaratu ziren suhiltzaileak 17 urteko motor gidaria erreskatatu zuten, kamioiaren azpian harrapatuta geratu baitzen, eta bihotzeko masajea egin zioten, baina bertan hil zen.