Gizartea -

Akademia berria

Ertzaintzak elite-tiratzaileentzako eskola bat izango du Arkautin

Egunotan eskolako irakasleak izango direnak prestatzeko ikastaroa egiten ari dira Arkautin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren Arkautiko akademiak elite-tiratzaileak trebatzeko eskola bat izango du, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Egunotan, ikastaro batzuk egiten ari dira, eskolako irakasleak izango direnak prestatzeko.

Ikastaroaren lehen edizioak Tarmo Kopakka tiratzaile suediarrak hartuko du parte. Sig-Sauer Academy erakundeko irakasle nagusia da, eta 25 urteko baino gehiagoko eskarmentua du suzko armen erabileran,

Irakasle suediarrak eskola teorikoak eta praktikoak emango ditu.

Arlo juridikoan suzko armen erabilerari buruzko oinarri deontologikoak eta araudia aztertuko dituzte. Arlo teknikoan tiro egiteko teknikak egingo dituzte, eta arlo medikuan bala zauriak nola tratatu ikasiko dute. Azkenik, armen arlo tekniko-mekanikoa ere hizpide hartuko dute. Ikastaroa 60 ordukoa da eta 60 ertzainek eta udaltzainek hartuko dute parte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea