Gizartea -

Zirkulazio istripua

Zabalik GI-631 errepidea Zumarragan, bi orduz itxita egon ostean

13:00etan zabaldu dute bi kamioiren arteko istripuaren ostean bi orduz itxita eduki eta gero. Kamioi gidarietako bat harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13:00etan zabaldu dute GI-631 errepidea Zumarraga (Gipuzkoa) parean, 10:45etatik bi noranzkoetan itxita egon ostean bi kamioiren arteko istripua zela eta.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, istripuaren ondorioz, gainera, gidarietako bat ibilgailuan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak erreskatatzera joan behar izan dute. Momentuz ez dute jakiteara eman gidariaren osasun egoera zein den.

Istripua 10:45ean gertatu da eta 13:00ak bitartean errepidea bi norabideetan itxita egon da; horrek hainbat auto-ilara eragin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea