Gizartea -

Rikardo Arregi Sariak

Iñaki Elorza Euskadi Irratiko kazetaria omendu dute Rikardo Arregi sarietan

"Kazetaritza saria" Kanaldude Ipar Euskal Herriko web telebistako Hurbiletik saioak jaso du; "Komunikazio saria", berriz, Ttap aldizkari digitalarentzat izan da.

Iñaki Elorza kazetaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB
Iñaki Elorza kazetaria artxiboko irudi batean.
Iñaki Elorza kazetaria artxiboko irudi batean. Argazkia: EiTB

ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Elorza Txapas Euskadi Irratiko kazetari ohiaren ibilbide profesionala azpimarratu du aurten Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren epaimahaiak, Ohorezko Aipamenaren golardoa emanda.

Sari banaketa ekitaldia Andoaingo Bastero kulturgunean egin dute gaur arratsaldean.

Iñaki Elorzak 38 urte egin ditu euskarazko irratigintzan, Herri Irratian lehenik eta Euskadi Irratian ondoren. Kirol emankizunak edo sanferminak bezalako ospakizunak kontatzerakoan maisu izan dela nabarmendu du epaimahaiak.  

Aurten lehen aldiz finalistak izan dira Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan.

"Kazetaritza saria" Kanaldude Ipar Euskal Herriko web telebistako "Hurbiletik" saioak jaso du.  "Komunikazio saria", berriz, Ttap aldizkari digitalarentzat izan da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Euskadi Irratia EITB Taldea Kazetaritza gaur