Gizartea -
Loiu
Sutea izan da Lauro Ikastolan, eta lagun bat ospitaleratu dute kea arnastuta
Kaltetua Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina etxean da jada, eta ikastolan normaltasun osoz ari dira lanean. Gertakaria sukaldean jazo da, baina kalte materialak txikiak dira.
Agentziak | Erredakzioa
Sutea izan da Lauro Ikastolan, Loiun (Bizkaia), ostiral honetan, eta bertako langile bat Gurutzetako ospitalera eraman dute, kea arnastu duelako. Kaltetuak, Lauro Ikastolak eitb.eus-i zehaztu dionez, etxean da jada, eta ikatola normaltasun osoz dabil lanean.
02:25ean jazo da, Loiko Goitiko-Antsobiaga kaleko 2.ean dagoen ikastolako sukaldean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ikastolatik azaldu dutenez, bertan zeuden trapu batzuk erre dira, eta keak horma bat belztu du; nolanahi ere, sukaldean ere dabiltza beste edozein egunetan bezala lanean, kalte materialak handiak ez direlako izan.
Kea arnastu duen ikastolako langilea mantentze-zerbitzuko kidea da.