Gizartea -
Coruñan izan zen larunbatean
Galizian atxilotutako senegaldar batek euskaraz deklaratzea eskatu du
Euskadin bizi den senegaldarra alkoholemia kontrol batean atxilotu zuten eta 5 agenteri eraso egin ostean, euskaraz deklaratzea eskatu zuen; epaileak "zailtasun" bat izango zela erantzun zion.
Erredakzioa
Euskadin bizi den senegaldar bat larunbatean Coruñan alkoholemia kontrol batean atxilotu zuten eta La Voz de Galiciak azaldu duenez, bost agenteri eraso egin ostean epaitegietara iritsi zenean, euskaraz deklaratzea eskatu zuen.
Antza, atxilotuak lehenengo alkoholemia kontrola egin zioten bi agenteei eraso egin zien, ondoren komisaldegian babestu zutenei eta azkenen epaitegietan zaindu zuenari ere bai.
Guardiako epailearen aurrera deklaratzera eraman zutenean gainera, euskaraz deklaratzea eskatu zuen eta epaileak "zailtasun" bat izango zela erantzun zion, itzultzaile bat aurkitu beharko zutelako eta denbora horretan ziegan egon beharko lukeelako.
Nazionalitate senegaldarra daukan eta Euskadin bizi den gizonari atentatu delitua eta beste kalte batzuk egozten dizkiote.