Gizartea -

LOTERIA ETA JOKOAK

Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Donezteben

12.878 zenbakia izan da larunbat honetako zozketaren irabazlea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu larunbat honetan Nafarroan, Doneztebe herrian, 12.878 zenbakiari esker. Horixe izan da azaroaren 30 honetako zozketako zenbaki irabazlea.

Astebetean bigarren aldia da sari hau Euskal Herrira datorrela. Izan ere, azaroaren 23an Abadiñon (Bizkaia) egokitu zen Loteria Nazionalaren lehen saria eta 56.718 zenbakiak 600.000 euro utzi zituen bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Baztan Loteria