Gizartea -

Erasoa

Bi adingabek adimen urritua den gelakidea jipoitu dute, Cadizen

Antza 13 urteko bi mutilek ostikadak eman zizkioten eta ondoren disolbatzailearekin busti zuten. Erasoa eskolatik kanpo gertatu zen, baina ustezko erasotzaileak institututik kanporatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

13 urteko bi adingabek adimen urritua den klasekidea jipoitu dute Cadizko La Linea de la Concepcion herrian.

Francisco Alvarez de la Chica Andaluziako Hezkuntza kontseilariak adierazi duenez, ustezko bi erasotzaileak institututik kanporatuak izan dira.

Gertakaria eskolatik kanpo jazo zen, baina hiru mutilak bertako ikasleak izaki, Elkarbizitzarako Dekretua jarri dute martxan.

Antza 13 urteko bi mutilek ostikadak eta ukabilkadak eman zizkien eta disolbatzaile batekin busti zuten. Adimen urrituak jasandako zauriak ez dira larriak, baina osasun zentro batean artatu behar izan zuten.

Ustezko bi erasotzaileak ikastetxetik kanporatu dituzte, azterketak egitera bakarrik joan daitezke.

Kontseilariaren aburuz, "horrelako jarrerak isolatu egin behar dira, erasotua izan den adingabea babesteko neurriak hartu dira eta ustez jipoitu zutenen kontrako kautelazko neurriak", esan du Alvarez de la Chicak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea