Gizartea -

Epaiketa Bilbon

Ume bati garun paralisia eragitea egotzi zioten ginekologoa, errugabe

Epaileak atzera bota du garun paralisia duen 7 urteko haur baten familiak jarritako salaketa; ginekologoari 3 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zioten umearen adimen urritasunaren ardura egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko epaitegi batek atzera bota du garun paralisia duen 7 urteko haur baten familiak jarritako salaketa; ginekologo bati 3 milioi euroko kalte-ordaina eskatzen zioten haurraren adimen urritasunaren ardura egotzita.

Bilboko Lehen Instantziako epaitegiko titularrak absolbitu egin ditu lau demandatuak: erditzean esku-hartu zuen ginekologoa, bere aseguratzailea, haurra jaio zen klinika eta IMQ. Gainera, esan du ez dagoela frogatuta haurraren paralisia ginekologoak sortu zuela.

Sententziak frogatutzat eman du 2003ko irailaren 13an Bilboko klinika batean erditzen ari zela fetua "33 minutu iraun zuen bradikardia bat" izaten hasi zela eta medikuak "oraindik minutu batzuk gehiago" itxaron zituela baginako erditzea egiteko "horretarako baldintzak sortu arte".

"Teknikoki bentosa erabili izana egokia da", dio idatziak eta zesarea bat egin izan balitz haurra lehenago aterako zela esatea "espekulazioa da" , ebazpenak jasotzen duenez, ezin da mediku arduragabekeria egotzita salaketarik ipini eta haurrak duen garuneko paralisia asfixiaren ondorioz gertatu zela ondorioztatzen da bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea