Gizartea -

Gertakaria

Emakume bat atxilotu dute Bilbon alaba saltzen saiatzeagatik

Atxilotuak 27 urte ditu eta eskalea da. Antza, oinezkoei hilabeteko alabatxoa eskaintzen zien. Lekuko baten argazkiari esker identifikatu dute emakumea eta haurra gizarte zerbitzuen esku jarri dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

27 urteko emakume bat atxilotu zuen atxo Ertzaintzak Bilbon, ustez alaba saltzen saiatzeagatik. Antza, atxilotua eskalea da eta hilabeteko alabatxoa oinezkoei eskaini zien.

Joan den ostiralean jazo zen gertakaria Bilbo erdialdean. Ustez, diru kopuru txiki baten truke hilabeteko jaioberria eskaintzen zien oinezkoei. Ertzaintzak hainbat dei jaso zituen, baina ez zuten emakumea lokalizatzea lortu. Azkenik, lekuko batek ateratako argazki bati esker topatu zuten haurrarekin eskean Bilboko Zabalgunearen inguruan.

Haurra gizarte zerbitzuen esku dago. Amari, berriz, adingabeak saltzeko delitua egozten diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea