Gizartea -

Iruñea

Espetxera bidali dute lurrera erorita hil zen emakumeari lapurretan egin zion gizona

Luisa Oliva Oliva 90 urteko emakumeari poltsa lapurtu zion, eta tira egin zionean lurrera erori zen eta hil egin zen ordutik bi egunera, kolpearen ondorioz.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiak espetxera bidali du, baldintzarik gabe, Txantrean lurrera erorita hil zen emakumeari lapurretan egin zion gizona.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak jakitera eman duenez, lapurreta azaroaren 26an izan zen, eta biktima banketxe batetik atera berria zen 90 urteko emakume bat zen. Poltsa lapurtu ziotenean, tirakadaren indarrarekin, lurrera erori eta kolpea jaso zuen buruan.

Luisa Oliva Oliva 90 urteko emakumeak hautsia izan zuen garezurrean, eta bi egunera hil zen.

Udaltzaingoak 52 urteko lapurra atxilotu zuen asteartean, gertakaria ikertu ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak