Gizartea -
GERTAKARIA
Hiru pertsona zauritu dira kea arnastuta, Portugaleteko etxe batean izan den sutean
Esteban Hernandorena kaleko 8. zenbakian izan da ezbeharra. Antza denez, manta elektriko batek su hartu du eta gero koltxoira zabaldu da sua.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bi emakume eta gizonezko bat zauritu dira gauean, Portugaleten izan den sute batean, kea arnasteagatik.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, Esteban Hernandorena kaleko 8. zenbakian izan da ezbeharra 00:40 aldera. Antza denez, manta elektriko batek su hartu du eta gero koltxoira zabaldu da sua.
Suhiltzaileek artatu dituzte lehenbizi zaurituak eta Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte arnasa hartzeko arazoak zituztelako.
Zorionez, ez da beharrezkoa izan beste bizilagunak etxetik ateratzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea