Gizartea -
Nafarroa
Bilboko gazte bat larri zauritu da Sartagudan, auto-istripuz
Bidetik ateratako auto bat atoian ematen saiatzen ari zirela, kotxea gainean erori zaio gazteari.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
19 urteko Bilboko gazte bat larri zauritu da ostiral honetan Sartagudan (Nafarroa) izandako istripu batean. Bertako bizilagun baten autoa bidetik atera da El Bardaleko ortu-zonaldean, eta horri laguntzen saiatu direnean zauritu da gaztea.
Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripua 14:30ak aldera jazo da. Sartagudako auzokide baten autoa bidetik atera da eta, malda batetik behera erortzeko arriskua zegoenez, bi pertsona laguntzera etorri dira.
Bi kotxe kate baten bidez lotu dituzte baina, bat-batean, katea apurtu egin da, eta atoian zeramaten kotxea gaztearen gainean erori da. Bidetik ateratako autoren gidariaren semea da zauritua.
Biktima Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroz, eta Tuterako komisaldegiak bere gain hartu du izapideak egiteko ardura.