Gizartea -

Epaiketa

Emakume baten kontrako epaiketa hasiko da Bilbon ostegunean, alaba hiltzea egotzita

Bizkaiko Auzitegiak emakume bat epaituko du ostegunetik aurrera, urtarrilean Bilboko pisu batean alaba hiltzea egotzita.

Bizkaian zigor horren eskaera egiten den lehen aldia izango da. Argazkia: EiTB.
Justizia Jauregiaren irudia
Bizkaian zigor horren eskaera egiten den lehen aldia izango da. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiak emakume bat epaituko du datorren ostegunetik aurrera, joan den urtarrilean Bilboko pisu batean alaba hiltzea egotzita. Fiskaltzak eta herri akusazioak, Clara Campoamor elkarteak, espetxealdi iraunkor berrikusgarria eskatu dute berarentzat.

Urtarrilaren 16an, neska batek konorterik gabe eta besarkatuta aurkitu zituen bederatzi urteko ahizpa eta ama Bilbon, George Steer kaleko euren etxebizitzan.

Gazteak larrialdietara deitu zuen, eta ama larri eraman zuten ospitalera, baina osasun langileek suspertzea lortu zuten; haurra, ordea, hil egin zen.

Egun batzuk geroago, Ertzaintzak emakumea atxilotu zuen ospitalean, adingabearen heriotza leporatuta, eta instrukzio-epaileak espetxeratzeko agindu zuen.

Clara Campoamor elkartearen arabera, Medikuntzako Euskal Institutuko medikuek egindako autopsiaren arabera, neskatoaren gorpuak botiken bidezko intoxikazio sintomak zituen, baina itolarriak eragin omen zion heriotza.

Bizkaian lehen aldiz eskatuko dute zigor hori, eta ateak itxita egingo dute epaiketa, herri-epaimahai eta guzti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Delituak argazkiak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak azken ordukoa Krimenak azken ordukoa Gurasoak albisteak