Gizartea -
Nafarroa
Bi adingabe auzipetuta, nesakto baten argazki erotikoak banatzeagatik
Auzipetuak adingabeak dira. Beste bi adingabe ere identifikatu dituzte, baina Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, ezin dituzte auzipetu 14 urte baino gutxiago dituztelako.
Erredakzioa
Poliziak 14 urteko bi mutiko, Iruñeko bizilagunak biak, inputatu ditu, sekretuak aurkitu eta ezagutzera ematea egotzita, neska adingabe bat biluzik erakusten duen argazki bat SMS eta mezu elektroniko bidez zabaltzea bultzatzeagatik.
Beste bi adingaberi ere delitu hori egotzi diete, baina 14 urte baino gutxiago dituztelako ezi dituzte auzipetu.
Foruzaingoak adierazi duenez, "sexting" izenarekin ezagutzen den delitua ugaritu egin da. "Sexting"a argazki edo bideo erotikoak sakelako telefonoaren edo emailaren bidez bidaltzea da.
Iturri horren arabera, nerabe estatubatuarren artean oso ohikoa da, eta Nafarroan ere ugaritzen hasi da.
Foruzaingoak egi duen ikerketaren arabera, 13 urteko neskak argazkia atera eta mutil-lagun ohiari bidali zion eta azken horrek eskola desberdinetakoak diren auzoko lagunei bidali zien. Horiek ere sakelako telefonoa eta emaila erabili zuten argazkia bidaltzeko.
Azkenean, argazkia neskaren klasekideek jaso zuten.