Gizartea -

Zirkulazioa

Hildako bat eta bi zauritu larri, Zornotzan N-634an izandako istripuan

Osasun-iturriek ETBri baieztatu diotenez, goizean Zornotzan izandako hainbat ibilgailuren arteko talkako lau zaurietako bat hil da. Auto-ilara luzeak sortu dira.

Hiru auto eta furgoneta bat izan dira tartean, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia.
Hiru auto eta furgoneta bat izan dira tartean, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia.
Arazoak N-634 errepidean Zornotzan, lau zauritu eragin dituen istripu batengatik

0:33

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen goizean N-634an, Zornotza parean, izandako istripuan zauritu diren lau lagunetako bat hil da azken ordu hauetan, Osakidetzaren iturriek ETBri baieztatu diotenez. Halaber, bi lagun larri zauritu dira, eta beste bat ez hain larri. Ezbeharraren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira, N-634an eta Zornotzako hirigunean.

Hain zuzen ere, hiru autoren eta furgoneta baten arteko istripu larria izan da N-634ko 92. kilometroan. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez, ezbeharraren ondorioz hiru lagun harrapatuta gelditu dira ibilgailuetan, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. Ospitalera eraman dituzte hirurak, baita beste zauritu bat ere.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, ezbeharra 06:30an jazo da, aipatutako errepidean, Gernikarako irteera baino pixka bat lehenago, Donostiarako norabidean.

Istripuaren eraginez, errepidea bi norabideetan izan da itxita. 10:00ak aldera, errepidea ireki dute, bai Donostiarako norabidean, baita Bilboko norabidean ere. Gainera, ezbeharraren ondorioz, 09:00ak aldera, Autzaganeko Urbinbide tunela ixtea erabaki du Segurtasun Sailak, BI-635 errepideko 26. kilometroan; 10:00ak jota ireki dute.

Istripuan, hiru auto eta furgoneta bat nahasi dira. @BomberosBizkaia-k Twitterren zabaldutako argazki batean ikus daiteke furgoneta nola geratu den:

Istripua Zornotzan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Amorebieta-Etxano albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuetan zauritutakoak