Gizartea -

Internet bidezko erosketak

14 egun ezarri ditu EBk Interneteko erosketak itzultzeko

Espainian epe hori 7 egunekoa da. Kontsumitzaileen konfiantza hobetzea eta mugen arteko Interneteko erosketak sustatzea nahi dute arau berri horrekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako kontsumitzaileek 14 egun izango dituzte Interneten egindako erosketak itzultzeko edo erosketa horiek atzera botatzeko, inolako arrazoirik eman eta inolako kosturik gabe, Europar Batasunaren arau berriak ezartzen duenaren arabera. Espainian, gaur egun, epe hori zazpi egunekoa da.

Araua EBko egunkari ofizialean argitaratuko dute urrian. Ordutik aurrera, EBko estatuek bi urte izango dute arau hori beren legegintzan ezartzeko.

Egun Interneteko erosketak itzultzeko edo bertan behera uzteko epea 7 (EBk ezartzen duen gutxieneko epea) eta 14 egun artekoa da, herriaren arabera.

Kontsumitzaileen konfiantza hobetzea eta mugen arteko Interneteko erosketak sustatzea nahi dute arau berri horrekin. Arau berriak 14 eguneko epea ezarri du eta EB estatuek ezin izango dute epe hori luzatu.

Saltzaileak bezeroari saldutakoa itzultzeko eskubidea duela esaten ez badio, 14 eguneko epea urtebetera luzatuko da, Europako Parlamentuak negoziazio prozesuaren hasieratik proposatu zuen moduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea