Gizartea -

Zirkulazio istripua

22 urteko emakume bat hil da Sestaon, zihoan autoa bidetik aterata

Autoaren gidaria, 27 urteko gizon bat, atxilotu egin dute, positibo eman baitu alkoholemia eta estupefaziente kontrolean.

Sestaoko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkia: EITB
Sestaoko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakumezko bat (22 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna) hil egin da gaur goizaldean, Sestaon (Bizkaia), zihoan autoa errepidetik aterata, Foruzaingoak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 02:30ean gertatu da, BI-644 errepidean.

Autoaren gidaria (gizonezkoa, 27 urtekoa eta Barakaldoko bizilaguna) zauritu egin da eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dute, baina handik eta ordu batzuetara eman diote senda-agiria.

Lehen ikerketen arabera, gidariak autoaren kontrola galdu du, espaloian igo eta talka egin du.

Hara bertaratu diren agenteek egiaztatu egin dute biktimak ez zuela jarrita segurtasun-uhala. Gainera, gidariak positibo eman du alkoholemia eta estupefaziente kontrolean, eta, beraz, atxilotu egin dute.

Gidaria Udaltzaingoaren komisarian dago. Izapideak bukatu ostean, epailearen esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea