Gizartea -
Bizkaian eta Gipuzkoan
EAEn eta Kantabrian aritzen zen droga-trafiko sare bat desegin dute
Ertzaintzak bost pertsona atxilotu eta hainbat material atzeman ditu, hala nola 3 kilo kokaina, anfetamina izan litekeen gai bateko 18 kilo, 10 ibilgailu, 8.000 euro eta armak.
Erredakzioa
Ertzaintzak Euskadin eta Kantabrian aritzen zen eta droga-trafikoa egiten zuen sare bat desegin du aste honetan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Antza denez, sareak prostituzio-etxeetan eta tankera horretako lokaletan saltzen zuen droga.
Agenteek bost pertsona atxilotu dituzte, eta material ugari atzeman dute, tartean 3 kilo kokaina, anfetamina izan litekeen gai bateko 18 kilo, 10 ibilgailu, 8.000 euro eta armak.
Taldeko ustezko buruak, 36 urteko gizonezko batek, bideokamerak zituen bere lokalean, polizia operazioak saihesten saiatzeko.Aipatu iturrien arabera, ikerketak sei hilabete iraundu du.
Aste honetan, Ertzaintzak hiru susmagarri nagusiak eta bi ustezko kolaboratzaile atxilotu ditu.
Halaber, sei miaketa egin ditu Durangon, Iurretan eta Abadiñon.Iurretako miaketan, Ertzaintzaren talde bereziek hartu dute parte, eraikinaren barruan pertsona armatuak egoteko arriskua baitzegoen.
Atxilotutakoak eta atzemandako materiala gaur utziko dituzte epailearen esku.