Gizartea -
Donostiako auzitegiak
Aretxabaletan anaia hil zuen eskizofrenikoa absolbitu dute
Segurtasun neurri moduan, 15 urtetan zentro psikiatriko batean sartzeko agindua eman dute. Gainera, 160.000 euroko kalteordaina ezarri diote.
Erredakzioa
Augusto Maesok zuzendutako Zinpekoen Epaimahaiak eskizofreniko bat absolbitu du anaia hiltzeagatik. Akusatua Gipuzkoako Probintzia Auzitegian epaitu dute hilketa delitua egotzita anaiari bizkarrean lau aiztokada eemateagatik Aretxabaletan, 2009ko urriaren 23an. Segurtasun neurri moduan, zentro psikiatriko batean gehienez 15 urte egoteko agindua eman dute.
Ekainaren 15eko epaian I.B. akusatuak hilketaren erruduna dela esaten dute, ahaidetasuna larrigarri moduan hartuta, baina kaltearen konponketa zirkunstantzia aringarritzat hartuta eta buruko arazoak kontuan izanda absolbitu egin dute.
Horrez gain, 160.000 euro ordaindo beharko ditu kalteordainetan.
I.B.-k eskizofrenia sinplea du, sintoma negatiboekin (eskizofrenia egoera hondarrekin) 2009ko urrian gurasoekin bizi zen Aretxabaletan hilketa gertatu zenean. Anaiak hilabete luze zeraman familiarekin bizitzen, emaztearengandik banatu ondoren. Adingabeko alaba txikia zeukan.
2009ko urriaren 22an, biktima lanpoltsa bati zegozkion paper batzuk zeramatzan akusatuarekin batera eta honek ahizto bat hartu, 15,5 zentrimetroko luzeerakoa eta 2,5 zentimetroko zabalerakoa.
Ondoren, eta "anaia hiltzeko asmoarekin", bizkarretik lau aiztokada eman zizkion "azkar eta defenditzeko aukerarik eman gabe". Ondorioz, lau zauri ebakidun egin zizkion.
Epaiaren arabera, hilketa gertatu zenean, I.B.-k buru eta borondatezko ahalmenak larri asaldatuta zituen".