Gizartea -

Hazkundea

Heriotza baino jaiotza gehiago izan da 2010ean Euskadin

2.345 jaiotza da bien arteko ezberdintasuna. Hiltzeko arrazoiak sexuaren arabera ezberdinak dira, baina ohikoenak tumoreak dira.

Errdakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iazko hazkunde begetatiboa Euskadin "positiboa" izan zen, heriotza baino 2.346 jaiotza gehiago egon baitzen, Eustatek EAEko Heriotzen Estatistika osatzeko erabili dituen datuen arabera.

Adierazlea positiboa izan zen hiru lurraldeetan. Gorakada altuena izan dutenak Araba eta Gipuzkoa dira, 1.010 eta 1.135 heriotza gehiago izan dituzte, hurrenez hurren. Bizkaian, 201 gehiago baino ez.

2010eko behin behineko datuen arabera, 18.608 heriotza izan ziren, horietatik 9.595 gizonekoak eta 9.013 emakumezkoak. Heriotzen % 31,2 (5.811 pertsona) tumoreek eragin zituzten, % 29,3 zirkulazio-sistemari lotutako gaitzek eta, hirugarren lekuan, arnas-aparatuari lotutakoek % 8,4.

Eustaten datuetan agertzen denez, hiltzeko arrazoiak sexuaren araberakoak dira; esaterako, gizonezkoetan tumoreen eraginez hildakoak % 11 gehiago izan ziren, zirkulazio-sistemekoekin alderatuta. Bestalde, emakumezkoen artean zirkulazio-aparatuko gaitzek eragin zuten heriotza gehien; tumoreak bigarren lekuan geratu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea