Gizartea -
Gasteizen
Bikotekideari tratu txarrak sarri ematen zizkion gizon bat, atxilotuta
Biktima Gasteizko alde zaharreko polizia-etxera joan zen bikotekideak iraindu eta eraso egin ziola salatzeko.
Erredakzioa
Gasteizko Udaltzaingoak 41 urteko gizonezkoa atxilotu du bikotekideari irain eta eraso egiteagatik. Biktimaren arabera, aurretik ere tratu txarrak pairatu ditu.
Atxiloketa atzo, osteguna, arratsaldeko lehen orduan egin zuten, bikoteak Ariznabarrako auzoan duen etxebizitzan.
Udaltzaingoaren arabera, ostegunean, 14:00ak jotzear zeudela, emakumezko bat alde zaharreko polizia-etxera joan zen eta bikotekideak eraso egin ziola salatu zuen.
Horrez gain, aurrekoetan ere tratu txarrak pairatu zituela aitortu zuen eta poliziek bikotekidea atxilotu zuten handik ordu batzuetara.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea