Gizartea -

Eusko Jaurlaritzari, eskaera

Finantziazio 'egonkorra' ezinbestekoa dela uste dute Euskaltegiek

Euren lana aintzat hartzen dutela "erabaki eta ekintzen bidez" erakustea eskatu dute euskaltegietako ordezkariek, "eta ez hitz egokiak erabiliaz bakarrik".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltegi homologatuek "ezinbestekotzat" jotzen dute " finantziazio "egonkorra" izatea "murrizketak saihestu eta Euskaltegien eta etorkizuna bermatzeko". Honekin batera, "eskaera guztiei aurre egiteko aukera" izan nahi dute, "guztiek baitute euskara ikasteko eskubidea".

Mertxe Mujika, AEK, Batuz, Elkarlan, Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoa, Ika, Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioa, Bai&' || 'amp;by, eta Maizpideren ordezkari gisa esandakoaren arabera, eurek egindako lana "erabaki eta ekintzekin" aintzat hartu beharko lukete, "eta ez hitz egokiak erabiliaz bakarrik".

Euskaltegi homologatuek prentsaurreko batean egin diote eskaera Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzari: datorren ikasturterako laguntza bideak "argitu" eta "gutxienez aurtengo ikasturtean jasotako laguntza berbera jasotzea". Aurtengo ikasturtean % 3 murriztu dira laguntzak.

"Murrizketarik ez egitea eta etorkizuna bermatzea beharrezkoa da, uneoro egoera ekonomikoari begira egon gabe. Egiten dugun lana ere kontutan artzea oso onuragarria da guretzat", esan du Mujikak.

Funtzio estrategikoa

Helduen Alfabetatze eta Euskalduntze sektoreak "hamarkada askotan euskararen normalizazio prozesuan funtzio estrategikoa" egin duela azpimarratu du Mujikak.

Euskaltegietako ordezkariek esan dutenez "hainbat lekutan euskaltegien estrategia " eta "betetzen duten papera" "ezinbestekoa" da euskara indarberritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea