Gizartea -
SARIA
ONCEren zozketak 140.000 euro utzi ditu Bilboko Santutxu auzoan
Julian Bolivar kaleko saltoki batean saldutako bost txartel izan dira sarituak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ONCEren atzoko 'Kupoitzarra' zozketak 140.000 euro utzi ditu Bilboko Santutxu auzoan. Orotara, bost txartel izan dira sarituak, horietako lau 25.000 eurorekin eta bosgarrena 40.000 eurorekin (XXL gehigarriari esker).
ONCE erakundeak ohar bidez jakitera eman duenez, Jose Beakoetxea saltzaileak Julian Bolivar kalean duen kioskoan saldu zituen txartel horiek.
Aurten, denera, 23 milioi euro banatu ditu ONCEk EAEn.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea