Gizartea -

Gertakaria

Gizon batek lau ordu eman ditu bere etxean gotortuta, Orion

Ertzaintzak gizona atxilotu du. Ondoren gizona Donostiako Ospitalera eraman dute. Gizona ez zaie ertzainei oldartu atxiloketaren unean.

Ertzaintzako hainbat agente gertakaria izan den etxean. Argazkia: Karkara aldizkaria
Ertzaintzako hainbat agente gertakaria izan den etxean.
Gizon armatu bat bere etxean gotortu da, Orion

1:21

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat kale itxi ditu Ertzaintzak Orion (Gipuzkoa), gizon armatu batek lau ordu bere etxean gotortuta eman dituelako. Balearen kalea, Eusko Gudari kalea eta Arrantzale kalea dira, zehazki, itxi behar dituztenak. Ertzaintzak gizona atxilotu du dagoeneko.

Ondoren gizona Donostiako Ospitalera eraman dute. Ertzaintzak etxebizitzako atea behera bota du, eta 15:30 aldera etxe barruan sartu da.

Gizona ez zaie ertzainei oldartu atxiloketaren unean.

Eguerdian hasi da Ertzaintza kaleak ixten. Antza denez, arazo psikologikoak dituen pertsona bat izan daiteke, eta suzko arma bat izan zuen etxean.

Balearen kalean, Eusko Gudari kalean eta Arrantzale kalean ez ibiltzeko eskatu diete herritarrei Ertzaintzak eta leihoetara zein balkoira ere ez ateratzeko eskatu die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Orio Albisteak