Gizartea -

ZOZKETAK

Euromillones zozketak milioi bat euro utzi ditu Basaurin

Bilbondo-Basauri Merkatalgunean saldu zuten ostiraleko zozketan 'El Millon' saria jaso duen boletoa.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko Loterien erakundetik jakitera eman dutenez, abenduaren 13ko Euromillon zozketak ez zuen 1. mailako irabazlerik izan; bai, ordea, 2. mailako hiru eta bakoitzak 414.800 euro jasoko ditu.

Gainera, Bilbondo-Basauri Merkatalgunean dagoen 9. zenbakian dagoen Loteria Administrazioan 'El Millón' saria eskuratu duen txartela zigilatu zuten. Euromillon zozketak parte hartzen duten guztien artean zozkatzen da sari hau astero. Jabeak milioi bat euro eskuratuko du.

Kode hau du txartel irabazleak: ZWJ16997

25 milioi euro utzi zituen Euromillones zozketak apirilean Basaurin

Bigarren aldia da aurten Euromillones zozketak sari potolo bat uzten duela Basaurin. Apirilaren 30eko zozketan 25.326.022 euro irabazi zituen txartel irabazlearen jabeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Basauri Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria