Gizartea -

Nafarroa

Bezero bat berankorren zerrendan sartzeagatik zigortu dute Telefonica

Hainbat kudeaketa egiten duen enpresa batek 50.000 euroko isuna jarri dio Telefonicari, erabiltzaile bati aldez aurretik ustezko zorra eskatu baino lehen berankorren fitxategian sartzeagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datuak babesteko Espainiako Bulegoak 50.000 euroko isuna jari dio Telefonica Mugikorrak Espainia enpresari Iratxeko bezero bati aurrez 60,45 euroko zorra zuela abisatu gabe berankorren fitxategian sartzeagatik

Kontsumitzaileen elkarteak komunikatu baten bidez jakinarazi duenez, enpresak 427 euroko zorra eskatu zion bazkideari, 400 mezu baino gehiago bidaltzeagatik, baina erabiltzaileak esan zuenez, ez zituen mezu horiek jaso.

Ondorioz, ordainketa Iratxetik erreklamatu zuten eta telefono konpainiak arrazoia eman eta faktura zuzendu zuen bezeroak ordaindu beharrekoa 35 eurora jaitsiz.

Egun batzuk geroago Telefonicak bidalitako 35 euroko ordainagiriaren abisu bat jaso eta handik egun gutxira ordaindu zuen zorra bezeroak. Horren ondoren, kudeaketa enpresa batek, 60,65 euroko zorra ez ordaintzeagatik berankorren fitxategian sartu zutela jakinarazi zion kontsumitzaileari.

Erakunde honek 50.000 euroko isuna jarri dio Telefonicari, erabiltzaile bati aldez aurretik ustezko zorra eskatu baino lehen berankorren fitxategian sartzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea