Gizartea -

Gertaera

Mendizale bat erreskatatu du Anboton Ertzaintzaren helikoptero batek

38 urteko gizonezkoa eremu oso zail batean harrapatuta geratu da, mugitu ezinik, istripua izateko arrisku handia zuelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren helikopteroak gizonezko bat erreskatatu du arratsaldean, Anboto mendiko eremu malkartsu batean. Erreskate lanak Eusko Jaurlaritzako Meteorologia eta Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzako teknikari batek koordinatu ditu.

17:30ak aldera, 38 urteko mendizale batek SOS Deiak 112 Larrieldien Koordinazio Zentrora deitu du Anboton harrapatuta zegoela esateko. Dei horretan azaldutakoaren arabera, eremua oso malkartsua zen, istripua izateko arrisku handia zuen eta ezin zuen gora ez behera egin.

Informazioa jaso eta berehala, Larrialdietako teknikari batek Ertzaintzaren helikopteroa eta erreskate agenteak bidali ditu. Durangoko polizia-etxeko agenteak eta Aldundiko basozain bat ere Anbotora abiatu dira.

Mendizalea Anbotoko ekialdean aurkitu, erreskatatu eta Zabalandiko landetara eraman dute. Bertan, lur orotako ibilgailua hartu eta Urkiolako aparkalekura eraman dute, gizonezkoak han baitzuen autoa aparkatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea