Gizartea -

Istripua

Elur-jausi batek sei mendizale hil ditu Frantziako Alpeetan

Le Monde egunkariak jakitera emandakoaren arabera, alpinistak harri eta elur-jausi batek harrapatu zituen larunbat arratsaldean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei mendizale hil egin dira Frantziako Alpeetan elur-jausi batek harrapatuta. Ezbeharra 2.700 metrora gertatu da, Neige Cordier mendi-tontorrean, Villar-d''Arnetik gertu.

Le Monde egunkariak bere webgunean zabaldutakoaren arabera, alpinistak larunbat arratsaldean hil ziren harri eta elur-jausi baten ondorioz hil zirela ondorioztatzen dute lehen ikerketek.

Momentuz, ez dute mendizaleen izen-abizenen berri eman. Hilotzak txangozale batek aurkitu zituen, kasualitatez, haitzarte batean.

Sei gorpuak helikopteroz eraman dituzte Villar d''Arnera, aurkitutako lekutik bost kilometrora. Hil-kapera bertan jarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea