Gizartea -

Emakunde saria

Concepcion Maria Carranza Emakunde Saria, emakume migratzailekin egindako lanagatik

Epaimahaiak azpimarratu du 20 urte baino gehiago eman dituela ahultasun handiko egoeretan dauden emakumeen ahalduntze feministan

Concepción María Carranza hezitzailea 2019ko Emakunde sariaren irabazlea. Argazkia: Emakunde.
Concepción María Carranza 2019ko Emakunde sariaren irabazlea. Argazkia: Emakunde.
Concepción María Carranza, galardonada con el premio Emakunde a la Igualdad

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berdintasunaren aldeko Emakunde Sariaren epaimahaiak aho batez erabaki du 2019ko Berdintasunaren aldeko Emakunde Saria Concepcion María Carranza herri-hezitzaile feministari ematea. Metodologia emantzipatzaileetan eta ekonomia feministan aditua, esperientzia luzea du bere jaioterria den El Salvadorren lanean, eta baita Euskal Herrian ere. Sari hau eman zaio, 20 urte baino gehiagoko lanaren aitorpen publiko gisa. Bereziki nabarmendu du egoera ahulenetan dauden emakumeekin egindako lana,  hala nola, emakume migratuekin, eta lan horretan gaitasun dinamizatzaile handiko prozesuak abiatzeagatik.

Epaimahaiak, halaber, lidergo kolektiboak eraikitzeko lanaren bidez egiten duen ekarpen metodologikoa nabarmentzen du, emakume migratzaileen arrazoi eta aldarrikapen feministak indartuz. Horrekin diskurtsoak aberasten laguntzen ari da, eta emakume askorentzat erreferente bihurtu da, migratuentzat bereziki. Ildo horretan, tokiko eremuan emakumeak ahalduntzeko, kontzientziatzeko eta antolatzeko banakako zein taldeko prozesuak bultzatu ditu, ahalduntze-eskolen eta emakumeen etxeen bidez. Epaimahaiak, bestalde, nabarmendu du beste emakume batzuentzat ahalduntze-prozesuen bideratzaile eta lider gisa aritzearekin batera, berak ere sufritu duela prekarietatea, beste emakume migratu batzuen modura.

Sari honen bidez, epaimahaiak aitorpena zabaldu nahi die beste lurralde batzuetako egoerak euskal errealitatearekin lotzeko hainbat ikuspegi eta eremutatik lanean ari diren beste emakume askori, bai eta beste diskriminazio-faktore batzuek zeharkatutako emakumeen ahalduntze-prozesuak sustatzen lan egiten dutenei ere. Epaimahaiaren iritziz, feminismoen arteko elkarrizketarako beharrezko zubiak eraikitzen dituzte. Gizartean, mugikortasunean eta aniztasunean gero eta aldaketa gehiago gertatzen ari diren honetan, elkarrizketa-lan hori ezinbestekoa da emakumeen kolektibo guztien beharrak, errealitateak eta berariazko jarrerak ezagutzeko, epaimahaikideen iritziz.

Azkenik, epaimahaiak nabarmendu du bere hautagaitza oso bermatua egon dela, EAEko hiru lurraldeetako ia 30 emakumek egindako proposamen kolektibo eta anitzaren emaitza izan baita. Proposamena egin duten emakumeak berdintasunaren alorrean ibilbide luzea egin dutenak dira, eta, aldi berean, emakumeen erakundeetan, sindikatuetan eta erakundeetan parte hartzen dutenak.

Sariaren helburua

Emakunde Sariaren helburua jendaurrean emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen jarduna aitortzea da. Emakumeen lana eta horien ahalduntzea aintzatesteko alderdi esanguratsuak hobetzea ekarri duten ekintzak, lanak edo proiektuak eginez, edo beren ibilbidea nabarmenki lagunduz emakumearen eginkizuna balioesteko eta duintzeko xedearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak