Gizartea -

Iragarpena

Haizea izango da protagonista asteburuan ere

Euskalmetek abisu horia jarri du larunbatetik igande goizaldeko seiak arte. Gainera, alerta laranja jarri du itsasaldeko arriskuagatik igandean, eguerdira arte.

Haizea eta olatuak Donostian. Argazkia: Efe
Haizea eta olatuak Donostian. Argazkia: Efe
Haizea eta olatuak Donostian. Argazkia: Efe

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Egunotako haize gogorrak jarraipena izango du asteburuan ere, bereziki larunbatean, San Tomas egunean, eta Euskalmetek abisu horia ezarri du egun osorako, eta igande goizaldeko 6ak arte.

Gainera, itsasoa ere mugituko da, eta alerta laranja jarriko dute igandean itsasaldeko arriskuagatik, eguerdira arte, kostatik bi miliako tartean.

Larunbatean Haizea izango da eguneko protagonista. Goizean hego-mendebaldeko haizea zakartuz joango da eta boladaka bazterrak astinduko ditu. Arratsaldean eta batez ere gauean, are gehiago zakartuko da eta boladaka oso gogor joko du, batez ere kostaldean. Zeruan hodeiak nagusituko diren arren, noizbehinka hodeitza saretu egin daiteke, batez ere ipar partean; arratsalde partean baliteke zaparrada txikiren batek ihes egitea han-hemenka. Tenperaturak nabarmen egingo du gora eta kostaldean 20 ºC-ra gerturatuko dira maximoak. Barnealdean 16-17 ºC-ren inguruan geldituko dira.

Igandean, zaparradak eta haizea boladaka gogor ipar partean. Denboraleak iparraldea harrapatuko du batez ere eta bertan zaparradak botako ditu, batez ere eguerditik aurrera, eta haizeak gogor joko du, batez ere goizaldean eta arratsaldean. Hegoaldean, berriz, giro lasaiarekin sartuko gara neguan. Tenperatura jaitsi egingo da.

Astelehenetik aurrera euri gutxiago, haizea baretzea eta tenperaturak gora egitea espero da. Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eta bidali zure argazkiak eitb.eus-era.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
San Tomas Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak