Gizartea -
ERREPIDEAK
Hiru pertsona larri zauritu dira Zallan, BI-636 errepidean izan den istripuan
Bi autok aurrez aurre jo dute 14:20 aldera. Zaurituak 28 eta 56 urteko bi gidariak eta euretako batekin zihoan 20 urteko neska dira. Errepidea itxita izan da 16:30 arte.
EITB.EUS
20, 28 eta 56 urteko hiru pertsona larri zauritu dira Zallan, BI-636 errepidean izan den trafiko-istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
14:20 aldera gertatu da istripua. Oraindik argitu ez diren arrazoiengatik, bi autok aurrez aurre jo dute eta hiru pertsona harrapatuta geratu dira euren ibilgailuetan. Suhiltzaileek atera behar izan dituzte autoetatik eta Ospitalera eraman dituzte ondoren, zauri larriekin.
Istripuaren ondorioz, itxi egin behar izan dute errepidea Bilborako noranzkoan eta zirkulazioa Zalla erdigunetik eta inguruko errepideetatik bideratzen aritu da Ertzaintza 16:30 arte. Gero, berriz ere ireki dute Bi-636 errepidea.
Ertzaintzak ikerketa ireki du gertatu dena argitzeko.